53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

28C/2022 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Puertas Dile SL enpresaren Etxarrengo lantokirako (Arakil) hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Puertas Dile SL enpresaren Etxarrengo lantokirako (Arakil) hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31101971012022), erregistro honetan 2021eko abenduaren 27an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko abenduaren 16an izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 6an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Puertas Dile SL enpresaren hitzarmen kolektiboa Etxarrengo lantokirako (Arakil) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2202240