53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, HAPOko UI4 unitateko Queiles 1. sektoreko Plan Partzialean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2022ko urtarrilaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aldaketa puntuala, Tuterako 1. sektoreko Plan Partzialean, Queiles, Hiri-antolamenduko Plan Orokorreko UI4 unitatean (U2.2.2.1, U2.2.2.2, U2.5.1, U2.6.1 eta U3.14 lurzatiak). Sustatzaileak dira Tecum Iniciativas Inmobiliarias SL, Sidena Haro XXI SL eta Urban Domus Toloño SL sozietateak, Altrum Arquitecturaren zerbitzuko Renato Alegría Moracho arkitektoak eta Jesús María Ramírez Sánchez zuzenbideko doktoreak 2021eko ekainean idatzitako proiektuaren arabera, Udalari dagokionean, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe.

Argitara ematen da, onetsitako araudiarekin batera, orok jakin dezan.

Tuteran, 2022ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203206