53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, izan ditzan uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Esteribarren, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2202828