53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Lan egutegia 2022. urterako

Basaburuko Udalak, 2022ko otsailaren 24an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Basaburuko Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2022an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
  • Apirilaren 14a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 15a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 18a: Pazko biharamuna.
  • Uztailaren 25a: Santiago eguna.
  • Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
  • Urriak 31a: Tokiko pesta eguna.
  • Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
  • Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
  • Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Pesta egun hauetaz gain, beste 4 pesta egun izango dituzte Basaburuko Udaleko langileek, tokiko pesta bezala izendatutakoak, eta horrez gainera, langileek probesteko 3 egun izango dira, norberaren aferetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak. Norberaren aferetarako egun hauek orduka hartzeko aukera izango dute langileek.

Orobat, baliogabeak izango dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbata eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Basaburuko Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izango da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da, 7:00etatik 16:00etara.

A) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 13:30era izango da.

B) Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emango dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi eta egun solteak, urtean zehar hartzeko, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.

C) Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaizkie aplikatuko zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta haur eskolara atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2022rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak egingo dira.

Basaburuan, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2202848