53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Alkatearen dedikazioa eta lansaria

Toki Entitateetako kideen Dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75 artikuloan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Aranoko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an ospatutako Udalbilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:

1. 2022. urterako alkatearen ordainsari eta dedikazioa onartzea. Hileko ordainsari garbia 600 eurokoa izango da eta urteko ordainsari gordina 14.127 izango dira. Kantitate honetan aparteko ordainsarien batezbestekoa sartua dago eta legezko atxikipenak egingo zaizkio, baita sartua dago Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa lanaldiaren % 75eko izango da, sei ordu egunean, astean 30 ordu izanik.

2. Akordio honek eragina izango du 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

3. Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2022ko otsailaren 23an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2202911