53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

42C/2022 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako osasun garraioaren sektoreko hitzarmen kolektiboko 2021eko, 2022ko, 2023ko eta 2024ko soldata taulak onesteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako osasun garraioaren sektoreko hitzarmen kolektiboko 2021eko, 2022ko, 2023ko eta 2024ko soldata taulak onesteari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31007385011996), erregistro honetan 2022ko otsailaren 9an sartu zena, enpresen ordezkariek eta sindikatu batzuen ordezkariek (UGT eta CCOO) 2022ko otsailaren 4an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 17an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako osasun garraioaren sektoreko hitzarmen kolektiboko 2021eko, 2022ko, 2023ko eta 2024ko soldata taulak onesteari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2202695