52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Vianako Udalaren Etxeko Laguntza Zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Vianako Udalaren Etxeko Laguntza Zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Vianan, 2022ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

ORDENANTZA FISKALA, ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen 100. artikuluaren eta hurrengoen babesean sortu da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Etxeko Laguntza Zerbitzuak ematen dituen zerbitzuen onuradun izatea da zerga-egitatea, hau da, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileei beren etxeetan ematen zaien laguntza Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen barrenean.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Etxeko Laguntza Zerbitzuaren onuradunak behartuta daude dagozkien tasak ordaintzera.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Familia-unitateko kide guztien diru-sarrera garbiek osatzen dituzte karga-oinarriak, baita ondareak ere. Azken hori frogatzeko, Landa-lurreko eta Hiri-lurreko Ondasunen Katastroko Erregistroan sartutako ondasunen udal ziurtagiria beharko da.

Tarifak

5. artikulua. Tarifak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira familia-unitatearen diru-sarrerak, eskaera aurreko urteari dagozkionak. Diru-sarreren balioa emanen zaie lanetik, langabeziatik, pentsioetatik, errentetatik, landa-lurreko zein hiri-lurreko ondasunetatik, salmentetatik eta kapitalaren etekinetatik lortutakoei.

Honela aterako da hilabeteko errenta, haren gainean tasa aplikatzeko:

Familia-unitatearen kontzeptu guztietako urteko diru-sarrerak kontatuko dira.

Landa- eta hiri-lurreko ondasunei dagokienez, katastro-balioaren %3 zenbatuko da. Azken bost urteetam aldaketarik izan bada, batez bestekoa eginen da. Ohiko etxebizitza salbuesten da.

Familia-unitatea osatzen badute seme-alabek, suhi-errainek, bilobek eta abarrek, haien diru-sarreren %50 zenbatuko da.

Diru-sarrera guztien emaitza hamabi hilabete eta familia-unitateko kideen kopuruaren artean zatitzen da.

Hilabeteko tasak ondoko taularen arabera aplikatuko dira:

HILABETEKO DIRU-SARRERA LAGUN BAKOITZEKO

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

Familiarekin euro/ordua

Familiari gabe euro/ordua

Ezkontideak euro/ordua

0

171

172

205

14,65

3,66

7,29

206

240

25,64

7,29

14,65

241

274

6,64

11,00

22,00

275

307

47,64

14,65

9,34

308

342

58,63

18,35

36,64

343

376

69,69

22,00

43,99

377

411

80,69

25,64

51,35

412

479

91,69

29,34

58,63

480

548

102,68

33,00

65,99

549

5,87

3,66

4,39

Tarifak kalkulatzeko, 20 ordu/hilabetea hartu da oinarritzat.

Ordu gehiago edo gutxiago behar badira eguneko, proportzioan aterako da tarifa.

Lagun bakoitzeko hilabeteko diru-sarrera urtero eguneratuko da, aurreko urteko Nafarroako KPIaren arabera.

Bazkari banaketa astelehenetik ostiralera: 12 euro/hilabetea

Bazkari banaketa astelehenetik igandera: 18 euro/hilabetea

Tasen sortzapenak eta diru-bilketa

6. artikulua. Etxeko Laguntza Zerbitzuaren arreta jasotzen den unean sortuko dira tasak.

7. artikulua. Zerbitzuaren sortzapena gertatu ondoko hilabeteko lehen bost egunean ordainduko da tasa, hilero.

8. artikulua. Bajak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari jakinarazi beharko zaizkio eta hilaren 15etik edo 30etik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak, noiz hartzen den baja, 15aren aurretik edo ondotik.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Etxeko Laguntza Zerbitzuaren onuradun izaten ahal dira beren etxeetan bizitzea aukeratu eta horretarako laguntza behar dutenak.

a) Baliatzen ahal diren zaharrak:

1.–Bakarrik bizi eta laguntza jakin bat behar dutenak:

–Etxeko lanak.

–Norberaren higienea.

–Orientabide soziala eta osasun arlokoa.

2.–Arrazoi justifikatu bat dela eta, haiekin bizi diren familiakoek ezin badituzte zaindu.

b) Baliatu ezin diren zaharrak: haien zaintzaileak laguntza edo orientabidea behar duten familiakoak direnean.

c) Minusbaliotasunen bat dutenak.

d) Familia-laguntzarik gabeko familiak edo norbanakoak, larrialdi edo behar sozialeko egoeran daudela.

10. artikulua. Zerbitzuaren edozein prestazio eskuratzeko, eskaera bete beharko da eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan kudeatu.

11. artikulua. Laguntza onartzeko, zerbitzuko profesionalek egindako balorazioa hartuko da kontuan. Balorazio horretarako, ordenantza honen 5. eta 9. artikuluetan jasotako apartatuei jarraituko zaie.

12. artikulua. Balorazioa egiteko eta zerbitzua ematen hasi aurretik, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskabidea.

b) Bizikideen NANaren fotokopia.

c) Bizikideen aurreko ekitaldiko errenta-aitorpena; horrelakorik egiten ez badute:

–Aurreko ekitaldiko diru-sarreren zinpeko deklarazioa.

–Pentsioen, nominen, interesen eta errenten egiaztagiriak.

–Landa-lurreko eta hiri-lurreko katastroko ziurtagiria.

d) Kuota helbideratzea.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatzen ahal du beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentu aurkezteko.

Salbuespenak

13. artikulua. Hilabetean 171 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten erabiltzaileak salbuetsita daude, 5. artikuluaren arabera.

Hilabeteko diru-sarrerak 549 eurotik gorakoak badira, tasaren zenbatekoa ateratzeko, hartzen diren laguntza-orduen kopurua biderkatuko da 5. artikuluko tarifen taulan orduko ezarritako prezioarekin.

Arau-hausteak eta zehapenak

14. artikulua. Iruzurreko arau-haustetzat joko da tarifa txikiagoa aplikatzeko dokumentu edo aitorpen faltsuak aurkeztea, baita Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari diru-sarrera guztien edo haien igoeraren berri ez ematea ere, tarifak kalkulatzeko kontuan hartu behar direnean.

15. artikulua. Egindako arau-hausteak zehatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean aurreikusitakoaren arabera, eta zerbitzuaren onuradunari baja ematen ahalko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honek indarra hartuko du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako izapideak bete ondoren, eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak.

Bigarrena.–Ordenantza honetan aurreikusi gabeko orotan, aplikatuko dira ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea, bai eta aplikagarri diren gainontzeko legezko zein arauzko xedapenak ere.

Hirugarrena.–Udalak badu ahalmena ordenantza honetan aipatu gabeko gorabeherak interpretatzeko; alabaina, aurreikusitakoan edozein aldaketa egiteko, behin betiko onesteko jarraitu beharreko tramite berak bete beharko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe uzten dira, ez baliorik ez eraginik ez dutela, ordenantza honen aurka doazen edo hura betetzea oztopatzen duten udal mailako aurreko xedapen guztiak.

Iragarkiaren kodea: L2202724