52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

2022ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Udalak, 2021eko abenduaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, arautzeko 2022ko tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11koan, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Honela arautu da:

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Karga-tasa, %4, salbu alde zaharrean dauden birgaitze proiektuak; horiek %2 ordainduko dute.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria: Onetsi dira 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
  • Karga-tasa: %14.

–Herri-lurzatiak eta bazkalekuak: 2021. urteko prezioak (KPIaren arabera handituta).

–Ur-horniduraren tasa: Zangozako Eskualdeko Mankomunitatearekin dauden akordioen arabera.

–Udal hilerriko zerbitzuen tasak:

  • Erroldatutako bizilagunak lurperatzea: 303 euro (lanegunak) eta 353 euro (asteburuak eta jaiegunak).
  • Gainerakoak lurperatzea: 650 euro (lanegunak) eta 700 euro (asteburuak eta jaiegunak).
  • Errautsak eta kolunbarioak gordetzea: 105 euro erroldatuendako eta 350 euro erroldatu gabeendako.

Udalak erabakiko du, aldiro, non lurperatu. Errautsak gordetzeko lurzoru gehiago behar izanez gero, lurperatzeko tasa bera aplikatuko da.

Erroldatutzat hartzea: 2 urte gutxienez behar dira.

–Udal igerilekuetan sartzeko tasa:

  • Abonuak:
  • Haurrak, 3 eta 14 urte bitarte, biak barne: 40,00 euro.
  • 15 urtetik gora: 65,00 euro.
  • Erretirodunak: 35,00 euro.
  • Asteko abonuak 15 urtetik gorakoendako: 25,00 euro.
  • 3 eta14 urte bitarte, biak barne: 20,00 euro.
  • Familia ugaria, hirugarren semea edo alaba: Doan.
  • Eguneko sarrerak:
  • Haurrak, 3 eta 14 urte bitartekoak: 3,50 euro.
  • Helduak: 5,50 euro.

Galipentzun, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Rubén Mateo Solanas.

Iragarkiaren kodea: L2203180