52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

380/2022 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, biologo klinikoaren lanpostuan aritzeko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 15eko 1122E/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan) biologo klinikoaren 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4koan.

Abenduaren 22ko 1929E/2020 Ebazpenaren bidez (2021eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Eta otsailaren 8ko 204E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 18koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2021eko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lucía Gimeno Córdoba eta Amaya Martínez Carrasco txanda irekiko izangaiak izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, biologo klinikoaren lanpostuan aritzeko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Lucía Gimeno Córdoba andreari, plantilla organikoan 71247 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia.

Amaya Martínez Carrasco andreari, plantilla organikoan 71169 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia.

2. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko otsailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2202863