50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

377/2022 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna ezartzen duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 16ko 154/2021 Foru Aginduak onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2022ko lan egutegia, eta 1.2 artikuluak adierazten du ezen, aste barreneko jaiegunak ezartzerakoan, Iruñean aritzen ez diren langileentzat jaiegun izanen direla Nafarroako herrietako 2022ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko jaieguna eta, herriko festak direla eta, horien hasierako eguna 12:00etatik aurrera, eta 3 egun gehiago, horietako bat larunbata. Beraz, horren ondorioetarako, bidezkoa da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen hau onestea, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehazteko, herri bakoitzean aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile guztientzat.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako 2022ko jaiegunak zehaztu ondoren (Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 648/2021 Ebazpenaren bidez (organo beraren urtarrilaren 21eko 19/2022 Ebazpenak aldatuta), bidezkoa da herri bakoitzeko herri festetako zaindariaren eguna zehaztea. Horren ondorioz, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 16ko 154/2021 Foru Aginduaren aipatu 1.2 artikuluan ezarritakoa aplikatu beharrez, aste barreneko jaiegunak ezartzen dira Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileentzat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehaztea, Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Iruñean aritzen ez diren langileentzat, herriko festak direla-eta jaiegun izanen dira Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 16ko 154/2021 Foru Aginduaren 1.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozkoak, kontuan harturik jarraian ematen den zerrenda, kasuan kasuko zaindariaren eguna eta herria jasotzen dituena:

HERRIA

ZAINDARIAREN EGUNA 2022

Abartzuza

Abuztuaren 16a

Ablitas

Abuztuaren 29a

Oibar

Abuztuaren 16a

Altsasu

Irailaren 15a

Allo

Abuztuaren 22a

Antzin

Uztailaren 22a

Andosilla

Irailaren 8a

Agoitz

Abuztuaren 14a

Arguedas

Abuztuaren 8a

Aribe

Irailaren 11

Arroitz

Irailaren 7a

Artaxoa

Irailaren 8a

Auritz

Ekainaren 24a

Aurizberri

Abuztuaren 25a

Aiegi

Irailaren 2a

Azagra

Irailaren 8a

Bera

Abuztuaren 4a

Berbintzana

Abuztuaren 16a

Beriain

Abuztuaren 5a

Buñuel

Abuztuaren 16a

Cabanillas

Abuztuaren 16a

Cadreita

Uztailaren 16a

Caparroso

Irailaren 2a

Cárcar

Irailaren 12a

Zarrakaztelu

Abuztuaren 9a

Cascante

Abuztuaren 28a

Kaseda

Irailaren 9a

Castejón

Ekainaren 29a

Cintruénigo

Irailaren 8a

Corella

Irailaren 26a

Cortes

Irailaren 26a

Deikaztelu

Abuztuaren 24a

Doneztebe

Ekainaren 30a

Elizondo (Baztan)

Uztailaren 26a

Espartza Zaraitzu

Abuztuaren 8a

Ezkirotz

Abuztuaren 16a

Lizarra

Abuztuaren 8a

Etxarri Aranatz

Abuztuaren 2a

Ezkaroze (Zaraitzu)

Uztailaren 18a

Faltzes

Abuztuaren 16a

Fitero

Irailaren 12a

Fontellas

Irailaren 1a

Funes

Abuztuaren 9a

Fustiñana

Abuztuaren 8a

Goizueta

Abuztuaren 16a

Gorraitz (Eguesibar)

Irailaren 10a

Uharte

Irailaren 20a

Irurita (Baztan)

Maiatzaren 19a

Irurtzun

Uztailaren 22a

Izaba

Uztailaren 26a

Iturmendi

Uztailaren 18a

Lakuntza

Abuztuaren 30a

Larraga

Abuztuaren 6a

Larraintzar (Ultzama)

Abuztuaren 5a

Leitza

Abuztuaren 11

Lekunberri

Urriaren 11

Lerin

Abuztuaren 16a

Lesaka

Uztailaren 7a

Lezaun

Ekainaren 29a

Lodosa

Abuztuaren 1a

Los Arcos

Abuztuaren 16a

Irunberri

Irailaren 1a

Martzilla

Abuztuaren 24a

Mélida

Abuztuaren 22a

Mendabia

Abuztuaren 24a

Mendigorria

Abuztuaren 16a

Milagro

Irailaren 5a

Miranda Arga

Abuztuaren 24a

Monteagudo

Abuztuaren 16a

Murchante

Abuztuaren 17a

Nagore

Urriaren 3a

Nabaskoze

Abuztuaren 5a

Noain (Elortzibar)

Abuztuaren 25a

Otsagabia

Irailaren 2a

Olazti

Uztailaren 26a

Erriberri

Irailaren 14a

Orkoien

Ekainaren 23a

Oronoz (Baztan)

Abuztuaren 16a

Ororbia

Abuztuaren 20a

Orotz-Betelu

Abuztuaren 6a

Azkoien

Irailaren 5a

Gares

Uztailaren 27a

Ribaforada

Abuztuaren 25a

Erronkari

Abuztuaren 16a

San Adrián

Uztailaren 26a

Zangoza

Irailaren 12a

Santakara

Abuztuaren 16a

Sartaguda

Abuztuaren 3a

Sesma

Abuztuaren 24a

Tafalla

Abuztuaren 16a

Tutera

Uztailaren 27a

Urrotz-Hiria

Abuztuaren 16a

Valtierra

Abuztuaren 18a

Viana

Uztailaren 22a

Alesbes

Irailaren 19a

Villatuerta

Abuztuaren 16a

Ziordia

Irailaren 9a

Zubiri (Esteribar)

Abuztuaren 8a

Zudairi (Ameskoabarrena)

Abuztuaren 19a

2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan aritzen diren langileentzat, eskolaren funtzionamenduaren berezitasunagatik, bai eta Antsoain, Barañain, Berriozar, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia, Zizur, Mutiloa, Sarriguren, Cordovilla, Elkano eta Imarkoain herrietan aritzen diren langileentzat ere, zaindariaren jaieguntzat hartuko da, herriko festak direla eta, Iruñerako ezarritakoa, hau da, uztailaren 7a.

Aurreko paragrafoko salbuespena ez zaie aplikatuko liburutegien sarean aritzen diren langileei; izan ere, kasuan kasuko lantokiaren herriko zaindariaren jaieguna izanen dute, ebazpen honen lehenbiziko apartatuan ezarritakoaren arabera. Beraz, ondokoak hartuko dira zaindariaren eguntzat, herriko festak direla eta, herria zein den:

HERRIA

ZAINDARIAREN EGUNA 2022

Antsoain

Irailaren 16a

Barañain

Ekainaren 23a

Berriozar

Irailaren 1a

Burlata

Abuztuaren 16a

Mutiloa

Ekainaren 24a

Atarrabia

Urriaren 3a

Zizur Nagusia

Irailaren 15a

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2202735