50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena UN-9 unitatean. Hasierako onespena

2022ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, eskudirutan konpentsatzeko aprobetxamenduaren %10aren lagapena, Doneztebeko UN-9an. Hitzarmena: Udalaren eta Jokin Elizalde Arretxearen eta Jose Luis Irurita Silosen artekoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Udalak osoko bilkuran behin betiko onetsi aitzin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Donezteben, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2202896