50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 173. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Eric Barandalla Alavak sustatuta. Xedea da aldatzea araudi aplikagarria, 2. poligonoko 173. lurzatian eraiki daitekeen gehieneko atzealdea handitzeari buruz.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2202665