5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Iragan da Mankomunitate honen 2022ko aurrekontuak hasiera batez onetsi ondoko jendaurreko aldia, aipatu aurrekontuetan barne hartzen direla Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspenak; hala bada, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedaturikoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), aurrekontuen behin betiko onespenari buruzko iragarki hau igortzen da.

Hasierako onespenari buruzko iragarkia 2021eko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 15ean. Jendaurreko aldian alegazio bat aurkeztu zen. Mankomunitate honen Batzar Orokorrak, 2021eko abenduaren 28an, aurkeztu zen alegazio hori ezetsi eta behin betiko onetsi du Izarbeibarko Mankomunitatearen 2022ko aurrekontua –barne harturik Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspenak–, bai eta hura betearazteko oinarriak ere, 2022ko ekitaldirako.

1.–Diru-sarrera eta gastuen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.281.300,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 188.365,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.100,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 123.260,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.603.025,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 209.364,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.219.807,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.700,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 169.154,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.603.025,00 euro.

Aurkeztutakoaren arabera, Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL merkataritza-sozietateak 1.876.045,40 euroko gastuak eta diru-sarrerak aurreikusten ditu 2022. urterako.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen honako errekurtso hauek jar daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka:

a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garesen, 2021eko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2118376