5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2021eko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela espediente bat, 2022ko udal aurrekontuaz eta hura betearazteko oinarriez, bai eta plantilla organikoaz eta langileen zerrendaz ere.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erriberrin, 2021eko abenduaren 27an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2118255