49. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

22/2022 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez arautzen baita prozedura bat, ireki dena eskatzeko erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko Probaren Ziurtagiria, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Erdi mailako zikloetan sartzeko proba da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako baldintzetako bat, honako hauetan sartzeko: Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako heziketa zikloetan, eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako kirol zikloetan. Orobat, goi mailako zikloetan sartzeko proba da aipatutako lege organikoan ezarritako baldintzetako bat, honako hauetan sartzeko: aipatutako goi mailako heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntzetako goi mailako kirol zikloetan. Sarrera-proba hauen xede dira sartzeko baldintza eta beharkizun akademikoak betetzen ez dituzten pertsonak.

Hezkuntza Departamentuak urtero egiten du sarrera-probak egiteko deialdi bat, erdi eta goi mailako zikloetarako. Proben azkeneko deialdietan egiaztatu da Nafarroan badela jende asko frogatzen duena baliozkoturik eta salbuetsirik dituela erdi mailako sarrera-probako arlo guztiak eta goi mailako sarrera-probako zati guztiak; halaber, egiaztatu da helduek probaren ziurtagiri hau erabiltzen dutela ez soilik heziketa zikloetan sartzeko, baizik erabiltzen dutela 2. eta 3. mailako profesionaltasun ziurtagiriko ikastaroetara sartzeko, eta lortzeko DBHko gradudun tituluaren baliokidetzaren efektua, erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proban, eta Batxilergoko tituluaren baliokidetzaren efektua, goi mailako zikloetan sartzeko proban, eta bi kasuetan, horrez gainera, betetzen dira baliokidetzen araudian ezarritako beste beharkizun batzuk.

Aurreko guztiarengatik, Hezkuntza Departamentuak uste du beharrezkoa dela ezartzea prozedura ireki bat, iraunkorra, izapidetzeko erdi mailako zikloetara sartzeko probaren ziurtagiriaren eskaera eta goi mailako zikloetara sartzeko probaren ziurtagiriaren eskaera, eta prozedura horren xede dira baliozkotzen eta salbuesten ahal dituztenak erdi mailako sarrera-probako arlo guztiak eta goi mailako sarrera-probako zati guztiak. Hala, proba horien ondorio potentzialak malgutzen eta errazten dira, enplegurako prestakuntza ikastaroetan sartzeari dagokionez eta baliokidetzen efektu posibleei dagokienez.

Ikusirik aldeko txostena eman duela Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak, arautu dadin prozedura bat, ireki dena eskatzeko LHko erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko Probaren Ziurtagiria, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, baliatuz urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (foru dekretu horren bidez ezarri zen Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa).

EBAZTEN DUT:

1. Arautzea prozedura bat, ireki dena eskatzeko erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko Probaren Ziurtagiria, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ebazpen honen oinarrien arabera (ebazpenaren eranskin gisa jaso dira).

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, eta Argibide eta Agiri Bulegoari, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2022ko otsailaren 14an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria eskatzeko prozedura irekia. Oinarriak

1. Xedea.

Ebazpen honen xedea da arautzea prozedura bat, ireki dena eskatzeko erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko Probaren Ziurtagiria, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

2. Eremu subjektiboa.

Zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria eskatzeko prozedura ireki honetan parte har dezakete Nafarroan urtebete gutxienez erroldatuta egonik ondoko oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutenek.

3. Eskatzaileen betebeharrak.

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria eska dezakete honako bi baldintza hauek betetzen dituztenek:

–17 urte betetzea ziurtagiria eskatzeko urte naturalean.

–Agiri bidez frogatzea arlo guztietatik salbuetsita dagoela erdi mailako zikloetan sartzeko proban, jarraikiz sarrera-proba hauen Nafarroako arauetako salbuespen-baldintzei.

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria eska dezakete honako bi baldintza hauek betetzen dituztenek:

–19 urte betetzea ziurtagiria eskatzeko urte naturalean.

–Agiri bidez frogatzea zati guztietatik salbuetsita dagoela goi mailako zikloetan sartzeko proban, jarraikiz sarrera-proba hauen Nafarroako arauetako salbuespen-baldintzei.

4. Zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria eskatzea.

1.–Honela eska daiteke zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria:

–Telematikoki, Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoaren bidez, zehazki “Zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria eskatzea” izapide-fitxaren bidez.

–Aurrez aurre, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalari zuzenduta.

2.–Ziurtagiri eskabidea egokituko zaio eredu ofizialari. Eredu ofiziala topa daiteke Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoan, “Zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria eskatzea” izapide-fitxan.

3.–Honako hauen fotokopia sinpleak erantsi beharko zaizkio eskabideari:

a) NANa/Pasaportea/Atzerritarraren nortasun txartela.

b) Nafarroan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

c) Frogagiriak, agertzen dutenak arlo guztietatik salbuetsita dagoela erdi mailako zikloetan sartzeko proban, baldin eskatu behar bada erdi mailako sarrera-probaren ziurtagiria.

d) Frogagiriak, agertzen dutenak zati guztietatik salbuetsita dagoela goi mailako zikloetan sartzeko proban, baldin eskatu behar bada goi mailako sarrera-probaren ziurtagiria.

5. Prozedura irekiko jarduketak.

1.–Sarrera-proben ziurtagiri eskaerak eta dokumentazioa jaso, eta Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak aztertuko ditu, egiaztatzeko ea agiri bidez frogatu den salbuetsirik dagoela sarrera-probako arlo edo zati guztietatik.

2.–Zikloetan sartzeko proben ziurtagiria eskatzen dutenek jasoko dute ordenafp@navarra.es-en posta elektroniko bat, non adieraziko baitzaie ea salbuetsirik dauden edo ez behar diren zikloetan sartzeko probaren arlo edo zati guztietatik.

–Baldin egiaztapena negatiboa bada, hau da, ez badago probako arlo edo zati guztietatik salbuetsita, ebatzitzat joko da hasitako prozedura.

–Baldin egiaztapena positiboa bada, hau da, probako arlo edo zati guztietatik salbuetsita badago, eskatzaileak ordaindu beharko du ondoko oinarrian aipatutako “Inskribatzeko tasa”, eta posta elektroniko bidez bidali beharko du ordenafp@navarra.es helbidera behar den tasa ordaindu izanaren gordekina, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru bilketako kontuan ordaindu izanarena. Hala, eskatzailea inskribaturik geldituko da sarrera-proban, soil-soilik zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko.

6. Inskribatzeko tasak.

1.–Honako hauek dira probetan inskribatzeko tasak, bat etorriz otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 36. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasak eta prezio publikoak), kontuan harturik foru lege horren 36. artikuluan ezarritako onura fiskalak:

–Erdi mailako edo goi mailako zikloetan sartzeko proben inskripzioa: 18 euro.

–Kategoria bereziko familia ugariko kideak, kategoria orokorreko familietako kideak eta %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak: 9 euro.

–Kategoria bereziko familia ugariko kideak; kategoria bereziko familiako kideak; ekintza terroristen biktimak (baita haien ezkontideak edo bikotekide egonkorrak eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita haien seme-alabak ere); %65eko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak; langabeak, frogatzen baldin badute langabezian egon direla gutxienez sarrera-probetan inskribatu aurreko hilabetean (erakunde eskudunak emandako kartillaren bidez): doan.

2.–Inskripzio tasa ordaintzeko, bete beharko da egoki den ordainketa-gutuna Interneten; horretarako sarbidea hau da: Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoa, “Zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria eskatzea” izapide-fitxa.

15. Probaren ziurtagiria.

Behin jaso ondoren sarrera-probetarako inskripzio-tasa ordaindu izanaren gordekina, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru bilketako kontuan ordaindu izanarena, behar den ziurtagiria emanen da, non adieraziko baita “gai” dela, behar denean, eta lortutako nota, zenbaki baten bidez, bi dezimal zehaztuta. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagirien kasuan, adieraziko da, gainera, Nafarroan zein lanbide arlotan sartzeko lehentasuna ematen duen.

Iragarkiaren kodea: F2202333