48. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2022ko tasak eta prezio publikoak

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2022ko otsailaren 21ean egin bilkuran, behar den gehiengoa zuela, ondorengo tasak eta prezio publikoak onetsi zituen 2022rako. Tasek indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen direnean. Hona hemen:

–Larreen aprobetxamendua:

  • Ardi-azienda eta ahuntz-azienda: 0,50 euro.
  • Behi azienda: 8,30 euro.
  • Zaldi azienda: 13,13 euro.

–Etxerako egur loteak: 48,42 euro.

–Batzordekideak bilkuretara joateagatik: 35 euro.

–Batzordekideen batzordeak: 35 euro.

–Fotokopiak: 0,10 euro.

–Langileen eta batzordekideen kilometrajeak:

  • Kilometrajea pistetan: 0,40 euro kilometroko.
  • Kilometrajea errepidean: 0,33 euro kilometroko.

–Irati mantentzeko tasa:

  • Ibilgailuen sarrera orokorra: 6 euro.
  • Ibilgailuen sarrera, beherapenarekin: 3 euro.
  • Autobusen sarrera orokorra: 40 euro.
  • Autobusen sarrera, beherapenarekin: 20 euro.
  • Mikrobusen sarrera orokorra: 25 euro.
  • Mikrobusen sarrera orokorra, beherapenarekin: 15 euro.
  • Motoen sarrera orokorra: 3 euro.
  • Motoen sarrera orokorra, beherapenarekin: 2 euro.

–Zizen gaineko ordenantza:

  • Eguneko abonua: 8 euro.
  • Denboraldiko abonu orokorra: 80 euro.
  • Denboraldiko abonua Zaraitzun erroldatuta ez daudenentzat, baina etxebizitza-jabeak direnentzat: 30 euro.

–Baskulan emandako pisua: 0,50 euro, tona bakoitzeko.

Erabaki honen aurka, indarrean dagoen legerian ezarritako errekurtsoak aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Ezkarozen, 2022ko otsailaren 23an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2202761