48. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ordenantza fiskala, arautzen duena Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea igaro eta alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsiko da eta osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2202826