2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Kirol eskolen tarifak 2022rako
Eguesibarko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Kirol eskolen tarifak arautzen dituen ordenantzan, prezio publikoak ehuneko 4,1 igotzen dituena.
Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko epeari buruzko iragarkia eman zen argitara 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera.
Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.
Honako honek ordezten du B1 apartatua 4. artikuluko tarifen taulan:
| KIROL ESKOLAK | MOTOCROSS/ENDUROKO KIROL ESKOLA |
Erroldatuak | 123,2 euro | Norberaren motorra erabilita: 231,7 euro Norberaren motorrik gabe: 314,3 euro |
Erroldatu gabeak | 160,2 euro | Norberaren motorra erabilita: 301,7 euro Norberaren motorrik gabe: 409,2 euro |
Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko otsailaren 17an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.
Iragarkiaren kodea: L2202563