47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Karga-tasak eta tasak 2022. urterako

Orontzeko Udalak, 2022ko otsailaren 18an egindako osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak:

–Lurraren kontribuzioa: tasa bakarra ezartzen da Orontzeko udalerrian dauden higiezin guztietarako: %0,22.

–Ura kontsumitzeagatik, ur metro kubiko bakoitzagatik kobratuko da Arratozko Ur Mankomunitateak kobratzen digun prezio bera. Urteko kuota finkoa ezartzen da, 60 eurokoa. Hargune berriagatiko tasa 60,00 eurokoa izanen da.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2ko indizeari eutsi zaio.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,03ko indizeari eutsi zaio.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga ez da aldatu; hau da, Toki Ogasunari buruzko Legearen gutxieneko koefizienteei eutsiko zaie, eta %8,24ko tasari.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2022. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Orontzen, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2202669