47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Ostadar udal haur-eskolaren kudeaketa Iturgain hirigintza-sozietateari esleitzea. Aldaketa

Orkoiengo Udalak, 2022ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Orkoiengo Udalak, 2018ko uztailaren 19ko osoko bilkuran, erabaki zuela Iturgain SA udal sozietateari esleitzea Ostadar 0-3 urteko haur-eskolaren kudeaketa.

Ikusirik Udal Kontu-hartzailetzaren 2022ko urtarrilaren 20ko txostena, zeinak adierazten baitu dagokion arloko lana errazteko beharrezkoa dela kudeaketa-esleipen hori aldatzea. Hala, udalak bere gain hartuko ditu berriz alderdi hauek: Ostadar haur-eskolaren ordainagiriak sortzea eta tarifak kobratzea; instalazioko mantentze-lanak (horretarako baliatuta udal-langileak) eta ikastetxearen funtzionamendu- eta jantoki-gastuak, salbu eta honako gastu hauek: lan eta zerga arloko aholkularitza, aholkularitza juridikoa, datuen babesa eta lan-arriskuen prebentzioa.

Horiek horrela, eta bat etorrita ezarrita dagoenarekin Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11, artikuluan, baliatuta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 22.2.f) artikuluan ezarritako eskumenak, eta Batzorde Orokorraren 2022ko otsailaren 10eko aldeko txostenarekin,

Honako hau ERABAKITZEN DUTE bertaratutako guztiek, aho batez:

1. Osoko bilkurak 2018ko uztailaren 19an adostutako kudeaketa-esleipena aldatzea. Hortaz, Orkoiengo Udalak bere gain hartuko ditu zeregin hauek:

–Ostadar haur-eskolaren ordainagiriak sortzea eta tarifak kobratzea.

–Instalazioko mantentze-lanak; horretarako baliatuta udal-langileak.

–Ikastetxearen funtzionamendu- eta jantoki-gastuak bere gain hartzea, honako gastu hauek izan ezik: lan eta zerga arloko aholkularitza, aholkularitza juridikoa, datuen babesa eta lan-arriskuen prebentzioa.

2. Erabaki hau jakinaraztea Iturgain sozietateari eta Udal Kontu-hartzailetzari.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Orkoienen, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2202656