2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELGORRIAGA
2022eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Elgorriagako Udalak, 2021eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Elgorriagako Udalaren 2022ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak jar ditzaten.
Elgorriagan, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.
Iragarkiaren kodea: L2202698