47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2022ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Udaleko Idazkaritzan, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, eta bete eginen da haren laburpenak argitaratzeko tramitea.

Corellan, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2202565