46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Sakanako euskarazko hedabideei dirulaguntzak emateko deialdiarena

DDBN (Identif.): 611448.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/611448).

–Dirulaguntzaren onuradunak: Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen hartzaile izan daiteke Sakanan egoitza fiskala duen eta euskarazko hedabide baten jabea edo kudeatzailea den pertsona fisiko edo juridiko oro.

–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak: Honako hauek izanen dira: a) Euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkariak, batez ere Sakanan zabaltzen direnak. b) Irratiak, Sakanan ohikotasunez emititzen dutenak. c) Sakanari buruzko berriak eskaintzen dituzten Internet bidezko hedabideak. Ondoko hauek ez dute laguntzarik jasotzen ahalko: a) Euskara erabiltzen duten gaztelaniazko hedabideek. b) Alderdi politikoek zein sindikatuek argitaratutakoek. c) Elkarteek edo fundazioek beren kideen artean banatzeko argitaratutakoek. d) Eskola-aldizkariek. e) Udal eta mankomunitateen informazio-aldizkariek.

Diruz lagundutako jarduerak 2022ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren arteko aldiari dagozkionak izanen dira.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 611448) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako zenbatekoa, guztira: 80.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: Deialdia argitaratzen den egunetik 2022ko martxoaren 31ra arte.

Lakuntzan, 2022ko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2202658