46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, euskara ikasleentzako dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (Identif.): 611439.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/611439).

–Oinarrien xedea eta zertarakoa: Oinarri hauen xedea da euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren Sakanako herritarrei dirulaguntzak emateko modua arautzea.

–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak: Diruz lagunduko dira 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroen matrikulak. Kilometrajea ez da diruz lagunduko. Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta informatika bidezkoak. Ez dira diruz lagunduko ikastaro teknikoak edo C1 mailatik gorakoak. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 611439) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dirua, guztira: 25.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 1etik uztailaren 31ra arte.

Lakuntzan, 2022ko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2202620