2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAURREPEA
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragarri da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak gaitasunaz eta bateragarritasunaz aipatzen dituen baldintzak betetzen dituztela.
Abaurrepean, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, María Rosario Salón Arozarena.
Iragarkiaren kodea: L2202581