42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko odontologo izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan odontologoen 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuen araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena.

Nolanahi ere, izangai batzuek hautapen prozesua gainditu duten arren, beren kasuan ez da bidezkoa izendapen proposamena egitea, lanpostuetako batek euskaraz jakitea eskatzen baitu (B2), eta izangai horiek ez dute baldintza hori egiaztatu.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 4 odontologo lanpostuetarako honako hauek izendatzeko proposamena onetsi da:

–Txanda irekia:

LIRON DE ROBLES ADSUAR, ANA

GONZALEZ VELEZ, VERONICA

KEOGH DE PABLOS, CARMEN PATRICIA

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutakoek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2202211