42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialisten 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Betetzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialisten 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa (2020ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 17koa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu zituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lorturiko puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2021eko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 12an emandako 70/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2koan.

Gero, Álvaro Moreno Velasco jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaren jabetza hartzeko egunetik beretik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain lanpostua betetzen jarraitzeagatik.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiak beteko du lanpostua, betiere horretarako eskatutako baldintzak betez gero.

Aipatutakoa kontuan hartuta, bidezko da izendapen proposamena osatzea Ibana Pérez Jiménez andrea hartan sartuta, bera baita hurrengoa oposizioa igoera txandan gainditu zutenen zerrendan.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea, osasun mentaleko erizain espezialisten 9 lanpostu betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Hauek dira izendatuak:

–Igoera txanda:

PEREZ JIMENEZ, IBANA

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2202162