41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-P-501

José Francisco Doncel Gonzálezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 5 metroko sakonera duen putzu bat da, Bueno errekara ezkerraldetik isurtzen den Riomayor errekaren ezkerraldean, ur-ibilguetako polizia-eremutik kanpo, Ezkibel izeneko alderdian (7. poligonoa, 63. lurzatia), Arroizko udal mugartean (Nafarroa). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 1 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 0,36 l/s-ko aldiuneko emariarekin. Ura 2,22 hektareako mahasti bat tantaka ureztatzeko erabiliko da, Arroizko udal mugarteko (Nafarroa) 5. poligonoko 63. eta 65. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 825 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,093 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urtarrilaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2202228