41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, S-12, S-13 eta S-14 sektoreetan. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2021eko abenduaren 29ko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi eta jendaurrean jartzea erabaki zen kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proposamen bat, helburu duena San Adriango Udal Plan Orokorraren S-12, S-13 eta S-14 sektoreen aldaketa egituratzailea gauzatzeko jarraibideak eta baldintzak. Aldaketa hori José Luis Sáenz Romerok aurkeztu du, Laser Ebro SL-ren ordezkari gisa, eta behin betiko onetsi zen Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 19ko 72E/2021 Foru Aginduaren bidez. Onespen horren iragarkia argitaratu zen 2022ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, baita Udalaren egoitza elektronikoan ere.

Jendaurreko nahitaezko epean ez da haren aurkako alegaziorik jaso.

Beraz, Alkatetzaren 2022ko otsailaren 11ko ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen aipatu kudeaketako hirigintza-hitzarmena, José Luis Sáenz Romerok sustatua, Laser Ebro SL-ren ordezkari gisa. Argitara ematen da, bat etorriz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.2 artikuluan (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onestekoa).

San Adrianen, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2202167