41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Irisgarritasuna hobetzeko plan berezia,
Santiago kooperatibaren eremuan, UI.V unitatean (Txantrea).
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-FEB-22 (9/CU).

Iraganik hasierako onespenaren jendaurreko epea (JOB 20-09-2021-4/US), honako dokumentu honena: Irisgarritasuna hobetzeko plan berezia, Santiago kooperatibaren eremuan, UI.V unitatean (Txantrea); ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2021eko azaroaren 9ko aldeko txostena eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko azaroaren 26ko aldeko txostena; ikusirik sustatzaileak 2021eko abenduaren 21ean aurkeztutako dokumentua, behin betiko onets dadin; eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren 2022ko urtarrilaren 19ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Santiago kooperatibaren eremuan, UI.V unitatean (Txantrea), irisgarritasuna hobetzeko plan bereziaren dokumentua, izapidetzeko Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAUk 2021eko abenduaren 21ean aurkeztua. Haren xedea da dokumentu bakarrean biltzea irisgarritasuna hobetzeko plan berezien edukia eta indarrean den xehetasun-azterketa bat, eta, gainera, oraindik arauketa berariazkorik ez duten eraikinetako jarduketa arautzea; hori guztia, igogailuen instalazioa errazteko, halakorik ez duten atarietan.

2. Igortzea erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAUri.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko otsailaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202174