41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, lehentasunez birgaitu beharreko eremua mugatzeko (LBE). Eremu hori bat dator, gutxi gorabehera, hirigune historikoarekin. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko otsailaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Irunberriko Udal Planeko aldaketa xehatua, Udalak sustatu duena helburu honekin: lehentasunez birgaitu beharreko eremua mugatzea. Eremu hori bat dator, gutxi gorabehera, hirigune historikoarekin; esku-hartze publikoko bi proiektu (EPP) mugatzea: EPP1, 132. lurzatitik 139. lurzatira 6. poligonoan, eta EPP2, 218. lurzatia 6. poligonoan; 27., 28., 35. eta 36. artikuluak aldatzea eta 37. artikulua eranstea Eraikingintza-ordenantzan; 1. artikulua aldatzea araudi partikularreko 1. kapituluan; hirigune historikoko esparruan tramitatutako espedienteak erregistratzea; dokumentazio grafikoa eguneratzea; intereseko eraikinen katalogoa eguneratzea, Vianako Printzea erakundearen inbentarioarekin bat; eta kategoria bakoitzean onargarriak diren obrak arautzea.

Hasierako onespena 2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Onetsitako araudia (PDFa)*.

(*) Fitxategiak 30 Mb-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2202178