41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2047. eta 2048. lurzatietan (Tejería kalea). Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Udal Plan Orokorreko APA 1eko M3A etxe-sailean (2047. eta 2048. lurzatietan); azterketa Manuel Domingo Tisalema Panimbosak sustatu du.

Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko otsailaren 14an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202180