41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

191/2022 EBAZPENA, 2022ko otsailaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Jesús María Corres Sanz jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2021eko irailaren 13an emandako 1924/2021 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5544 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2022ko urtarrilaren 27an egindako proposamena, Jesús María Corres Sanz jauna Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari atxikitako “Teknologia Elektronikoa” jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzearen aldekoa.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Jesús María Corres Sanz jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Teknologia Elektronikoa” jakintza-arlokoa da, 5544 zenbakia du, eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hirugarrena.–Izendapenak interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko otsailaren 8an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2202248