41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baita, bitarte baterako, Amaia Valgañón Petrizán andrea, Lurralde Antolamenduko, Lurralde Kohesioko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko arloetako Proiektuen Ataleko burua. Atal hori Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Amaia Valgañón Petrizán andrea izendatzea bitarte baterako Lurralde Antolamenduko, Lurralde Kohesioko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko arloetako Proiektuen Ataleko buru. Atal hori Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian. Izendapenak 2022ko otsailaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Amaia Valgañón Petrizán andreari, Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2022ko otsailaren 15ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2202285