38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

20C/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Kemira Chemicals Spain SAU enpresaren Villatuertako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Kemira Chemicals Spain SAU enpresaren Villatuertako lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31100592012014), erregistro honetan 2021eko abenduaren 21ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko urriaren 19an izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 22an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Kemira Chemicals Spain SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa Villatuertako lantokirako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2201250