38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren bukaera

Vianako Udalak kudeaketa-esleipena sinatu zuen 2020ko maiatzaren 22an. Horren bidez, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroak bere gain hartu zuen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioaren gaineko zerga) kudeatu, likidatu eta biltzeko eskumena.

Osoko bilkurak 2021eko azaroaren 18an hartutako erabakiaren bidez, hitzarmen hori salatzea erabaki da, eta kudeaketa-esleipena bertan behera uztea, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta interesdunei aditzera emateko.

Vianan, 2022ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2202300