38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 578. lurzatian. Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Seila Varas Buenok sustatutako xehetasun-azterketa, igogailua paratu ahal izateko familia bakarreko etxebizitza baten kanpoaldetik (1. poligonoko 578. lurzatia).

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Garesen, 2021eko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202154