38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko ordenantzen 8. artikuluan. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2021eko urriaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Obanosko Udal Plan Orokorreko Ordenantzaren 8. artikulua.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onesten da, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, eta ohartarazten da ezen bide hauetakoren bat erabil daitekeela behin betiko onespen honen kontra:

a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Obanosen, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202123