38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRAFUENTES

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren bukaera

Mirafuentesko Udaleko alkateak, 2022ko otsailaren 15eko 24/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen bukatutzat jotzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Mirafuentesko Udalak eta Lizarrako Jabetza Erregistroak izenpetutako lankidetza-hitzarmena, 2022ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mirafuentesen, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Mikel Izurdiaga Berraondo.

Iragarkiaren kodea: L2202263