38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2022ko zerga-tasak

Mendigorriko Udalak, 2021eko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek onetsi zituen 2022ko ekitaldirako:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzio bateratua: 2021eko diru bilketari 5.000 euro gehitzeko ateratzen den zerga-tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza: %14.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2 indizea.

Erabakia hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, behar den iragarkia 2021eko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, abenduaren 14an. Eta behin betikoa bilakatu da, inork ez baitu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Mendigorrian, 2022ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2201737