38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren bukaera

Mendazako Barrutiko Udaleko alkateak, 2022ko otsailaren 15eko 26/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen bukatutzat jotzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Mendazako Barrutiko Udalak eta Lizarrako Jabetza Erregistroak izenpetutako lankidetza-hitzarmena, 2022ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mendazan, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2202261