2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren bukaera
Mañeruko Udaleko Alkatetzak, 2022ko otsailaren 4ko 3/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen bukatutzat jotzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Mañeruko Udalak eta Lizarrako Jabetza Erregistroak izenpetutako lankidetza-hitzarmena, 2022ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Mañerun, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.
Iragarkiaren kodea: L2201833