38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Luzaideko Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2021eko urriaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 30. artikulua aldatzea Luzaideko herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, honako hauei dagokienez: zaldi-azienda bazkatzeko epea eta ardi-azienda sartzeko urteroko eguna, betiere larre itxietan; datak mantenduko dira behi-aziendari dagokionez. Aldaketa 2021eko 271. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean emandako idazketaren arabera, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta artikulu aldatuaren testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona hemen:

30. artikulua.

“Herri-larre itxiak urtero adjudikatuko dira, eta hauek izanen dira larratzeko datak, azienda motaren arabera:

–Zaldi azienda: azaroaren 15etik martxoaren 15era.

–Behi-azienda: maiatzaren 15etik urriaren 15era.

–Ardi-azienda: sarrera urriaren 1etik aurrera”.

Luzaiden, 2022ko otsailaren 4an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2201774