38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal Plan Orokorraren aldaketa 1. poligonoko 205. eta 206. lursailetan. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoko kontseilariaren urtarrilaren 26ko 12E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Leitzako Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketa puntuala, Leitzako Udalak sustatuta. Horren bidez, honako hauek aldatu dira: Leitzako 1. poligonoko 205. eta 206. lursailak.

Hirigintza araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Leitzan, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201836