38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 628., 630. eta 631. lurzatietan. Behin betiko onespena

Alkatetzaren azaroaren 21eko 52/2021 Ebazpenaren bitartez –zuzendua Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren bidez, akats material batengatik, 629. zenbakiarekin identifikatutako lurzatia benetan 628.a baita–, hasiera batez onetsi zen María Aránzazu Villar Acedok eta bere ahizpek sustatutako xehetasun-azterketa bat, errepidearekiko gehieneko eraikuntza-lerrokadurak aldatzeko, 3 m-ko tartea ezarririk lurzatien mugekiko (7,2 m errepideko marra zuritik), egun ezarririk dagoen 18 m-ko tartearen ordez.

Iragarkia argitaratu zen 2021eko 276. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2022ko otsailaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Iguzkitzan, 2022ko otsailaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202156