38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Cadreitako Udalak, 2022ko otsailaren 1ean egindako bilkuran, Cadreitako Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko lan-egutegia onetsi zuen. Bilkura horretan erabaki zuen:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2022. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a: San Anton (herriko jaia).

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2022ko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere. Era berean, udal bulegoak itxiak egonen dira uztailaren 18an, 19an eta 20an, herriko jaiak baitira.

Baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta jaiegun deklaratuak diren aipatutako egunak.

Bigarrena.–Jendea hartzeko ordutegia, orokorrean, hau izanen da: 10:00etatik 13:30era.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cadreitan, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2201810