38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Aldaketak ordenantza hauetan: Herri-lurren ustiapena arautzen duena; Ur-horniduraren tasak arautzen dituena; Estolderiaren
eta ur zikinen arazketaren tasa arautzen dituena eta Kamioiak
eta ibilgailuak, oro har, aparkatzeko ordenantza.
Behin betiko onespena

2021eko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, Udalbatzak ondoren zehazten diren ordenantzen aldaketari hasierako onarpena eman zien.

Beteluko herri-lurren ustiapena arautzen duen Ordenantza.

Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Estolderiaren eta ur zikinen arazketaren tasa arautzen dituen ordenantza fiskala.

Betelun kamioiak eta ibilgailuak, oro har, aparkatzeko ordenantza.

2021eko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean, eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratu ondoren jendaurreko epea iraganik, ez da inolako erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin.

Hori dela eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari so eginez, hasierako onarpena behin betiko izatera pasa da, aldatutako artikuluen argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eginen delarik.

Betelun, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Beteluko herri-lurren ustiapena arautzen duen ordenantza

22. artikulua. Honen harira Beteluko Udalak honakoa hartzen du kontuan:

–Zaldi buru bat 6,66 ardi bururen baliokide da.

–Behi buru bat 6,66 ardi bururen baliokide da.

–2 urte baino gazteago den behi buru bat lau ardi edo ahuntz bururen baliokide da.

Honen arabera, Udalak azienda klase bakoitzarendako hurrengo kanona ezarriko du:

–Zaldiak, behiak eta behorrak, 8 euro/urteko.

–Bi urte baino gutxiagoko txekorrak, 4,80/urteko.

–Ardiak, ahuntzak, 1,20 euro/urteko.

Ur horniduraren tasak arautzen dituen
ordenantza fiskala

5. artikulua. Zerbitzua emateagatik ezarririko tarifak ondoko kontzeptuengatik izanen dira:

a) 38 metro kubiko izanen da ordaindu beharreko kuoten kalkulua eta sortzea egiterakoan kontuan hartuko den gutxieneko kontsumoa.

b) Etxeko erabilpenerako horniduragatik, 0,39 euro kontsumitu den metro kubiko bakoitzeko.

c) Industria edo ureztatze erabileretarako horniduragatik, kontsumituriko metro kubiko baikotzeko:0,41 euro.

d) Kontsumituriko 120 metro kubikoetatik aurrera, kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko 0,41 euroko tasa ezarriko da.

e) Ur horniduraren hargunea ezartzeagatik: 76 euro. Likidatu beharreko kuota.

Estolderiaren eta ur zikinen arazketaren tasa arautzen dituen ordenantza fiskala

7. artikulua. 1. Estolderia sarera eginiko hargunearen baimen edo lizentziari dagokion zerga kuota behin bakarrik exijituko da eta 65 euroko kantitate finkoa izanen da.

2. Estolderia eta uren arazteagatik ematen den zerbitzuagatik exijituko den zerga kuota finkan erabilitako ur kantitatearen arabera eginen da, metro kubikotan neurturik.

Hori del aeta, ondoko tarifa aplikatuko da:

A) Etxebizitzak:

–Estolderiagatik, metro kubikoko 0,047 euro

–Ur arazketagatik, metro kubikoko 0,047 euro

B) Etxebizitzara bakarrik bideraturik ez diren finka eta lokalak:

–Estolderiagatik metro kubikoko 0,047 euro.

–Ur arazketagatik metro kubikoko 0,047 euro.

Betelun kamioiak eta ibilgailuak, oro har, aparkatzeko ordenantza

6. artikulua. Aparkatzeko erreserben onuradunek aparkatzeagatik 62 euroko tasa ordainduko dute urtean autoentzat eta 248 eurokoa kamioientzat.

Iragarkiaren kodea: L2201894