38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2022rako lan-egutegia

Aiegiko Udaleko alkateak, 2022ko otsailaren 8an, jarraian heldu den ebazpena eman zuen:

Ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpenaren bidez.

Kontuan harturik 154/2021 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022ko lan-egutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileendako.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Aiegiko Udalaren zerbitzuko langileek 2022an izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 2a: Herriko jaia.

–Urriaren 12a: Hispanitatearen eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.–Aiegiko Udaleko administrazioko benetako lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Laugarrena.–Aiegiko Udalaren bulegoetan urteko lanordu kopuruaren banaketa 7:40tik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Aiegiko Udalaren bulegoetan jendearendako ordutegia 9:30etik 14:30era izanen da, astelehenetik ostiralera.

Seigarrena.–Oporrak 2022. urtean hartu beharko dira nahitaez, eta 2022ko abenduaren 31n azkenduko da opor horiek hartzeko eskubidea. Zerbitzuaren beharrek hartarako bidea ematen badute, 2023ko urtarrilaren 31ra arte hartzen ahalko dira, gehienez.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariari igortzea, bai eta Kontu-hartzailetzara eta Langileria Alorrera ere, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Aiegiko Udalaren iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Aiegin, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2201824