38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2022rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak

Arguedasko Udalak, 2021eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez iragarkia argitaraturik 2021eko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2022an indarrean izanen diren tasa, prezio publiko eta zerga-tasen behin betiko onespena. 2021ean indarrean zeudenak mantentzen dira, honako hauek salbu:

UR ZERBITZUA

–DN15 eta DN20 kontagailuak eskuragarri izatea eta mantentze-lanak. Kostua

52,00 euro

–DN25 kontagailua eskuragarri izatea eta mantentze-lanak. Kostua

64,00 euro

–DN32 kontagailua eskuragarri izatea eta mantentze-lanak. Kostua

68,00 euro

–DN40 kontagailua eskuragarri izatea eta mantentze-lanak. Kostua

80,00 euro

–DN80 kontagailua eskuragarri izatea eta mantentze-lanak. Kostua

88,00 euro

–DN150 kontagailua eskuragarri izatea eta mantentze-lanak. Kostua

116,00 euro

UDAL IGERILEKUAK

–Eguneko sarrerak

6,00 euro

UDALAREN KIROLDEGIA ETA TENIS PISTAK

(Urtekoa edo 2021eko urritik 2022ko urrira)

–Eguneko sarrerak

6,00 euro

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arguedasen, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, José M.ª Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2201745