38. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

231C/2021 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Lan zuzendari nagusiak emana, Smurfit Kappa Navarra, S.A. enpresak Zangozako lantokirako duen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Smurfit Kappa Navarra SA enpresaren Zangozako lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31005501011981), erregistro honetan 2021eko azaroaren 22an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatu batzuetako ordezkariek (CC.OO., ELA eta UGT) 2021eko azaroaren 15ean izenpetuta eta 2021ekoazaroaren 25ean zuzenduta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 28an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Smurfit Kappa Navarra, S.A enpresaren hitzarmen kolektiboa Zangozako lantokirako (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2118402